MARKETINAREN ESENTZIA

enpresak

Otsailak 14an 3 marketin agentzietara joan ginen, horietatik Sirope, Workoholics eta zorraquino. Bertan hainbat gauzen inguruan hitz egin ziguten. Esan beharrekoa da Sirope eta Workoholics sormenean eta diseinuetan dagoela gehiago zuzenduta eta Zorraquino aldiz, marketineko analisiei, hau da, SEO, SEM… Hiru agentzia hauek Bilbon daude kokatuta, bat Errekalden eta beste biak Abandon daude. Hiru agentziak bere pertsonalitatea daukate marketinera zuzenduta.

Nire iritziz, hiru agentzian oso ondo daudela iruditu zitzaidan. Sirope agentziaren gelditu nintzen sentsazioa izan zen leku oso modernoa eta hurbila zela, gainera, instalakuntzei dagokionez oso leku garbia eta txukuna da. Jarraitzeko Zorraquino, leku hau eleganteagoa eta minimalistagoa zela iruditu zitzaidan, baina kokan oso ona dauka. Amaitzeko, Workholics, agentzia hau hiruretatik espezialena zela iruditu zitzaidan, hainbat alderdi desberdinengatik. Hasteko enpresa berak duen esentzia bereziagatik, hau da, diseinu grafikoan garrantzi handia ematen diotela oso ikusgarria da, beraien proiektuetan, web orrian… Gainera langile ia guztiak gazteak dira eta giro oso ona dago lantegian. Jarraitzeko beraien esentzia espezial hori, Workholicseko instalakuntzetan plasmatu dutela oso nabarmena da.

Ondorioz, hiru marketin agentzia hauek oso bereziak direla iruditu zitzaidan, bakoitza bere izaerarekin. Gainera, enpresa bakoitzak proiektu oso potenteak aurrera eraman dituzte. Agentzia batekin gelditu beharko banintzen, praktikak edo lan egiteko, Sirope edo Workholics izango lirateke. Gehien bat diseinu eta sormen atalari zuzenduta dagoelako eta bereziki ondo ematen zaidana da.