MARKETINA ETA PUBLIZITATEA GAUR EGUN

publicidad

Marketina eta publizitatea etengabe aldatzen ari da. Lehen balio zuten teknikek gaur egun ez dute funtzionatzen, eta marka askok ez dute oraindik hori ulertu. Mezu aspergarriak, irudi generikoak eta betiko estrategiak erabiltzen jarraitzen dute… eta, ondorioz, ahaztuta geratzen dira.

Gaur egungo munduan, arreta eskuratzea ez da erraza. Jendeak milaka mezu ikusten ditu egunero, eta haien buruak automatikoki mezu horiek ahaztu egiten ditu, interesgarria ez delako. Orduan, zergatik jarraitzen da berdina egiten?

Marketin Zaharra VS. Marketin Berria

Lehen, marka batek mezu bat bidaltzen zuen eta jendeak pasiboki jasotzen zuen. Gaur egun, ikusleak ez daude hori onartzeko prest. Elkarreragina nahi dute, benetakotasuna bilatzen dute, eta batez ere, esperientzia bat bizi nahi dute.

Ez da nahikoa iragarki bat egitea eta jendeak klik egitea espero izatea. Estrategia zaharkitu horiek gero eta emaitza txarragoak ematen dituzte. Marketinak benetako loturak sortu behar ditu, eta horretarako, ausardia behar da.

Zein dira Publizitatearen Erronka Nagusiak?

1. Eduki gehiegi, arreta gutxiegi: Jendeak ez du denborarik iragarki
aspergarrientzat.
2. Sinesgarritasun falta: Marka askok ez dute benetako mezurik, eta jendeak ez du
sinesten.
3. Estrategia zaharkituak: Betiko ereduak ez du funtzionatzen, berrikuntza behar da.

Zer Egin? Marketin Errebeldia da Bidea

Marketina ez da produktu bat saldu behar, esperientzia bat baizik.

• Harritu jendeari: Ez egin espero dutena. Ustekabean harrapatzen duen mezua
sortu.
• Elkarreragina bilatu: Istorioak kontatu, ikuslea parte bihurtu.
• Benetakoa izan: Zure marka faltsua bada, publikoak antzemango du.

Egunero dozenaka iragarki eta mezu iragazten dira. Baina badira geratzen diren batzuk. Zer
dute berezi? Eskemak apurtzen dituzte.
Beraz, galdera da: marka arrunta izango zara, edo arrastoa utziko duzu?