GRADUAZIO BAT ANTOLATZEAREN ERRONKA, PANTAILA
ATZEAN IKASI DUDAN GUZTIA
Graduazio eguna iristen denean, dena polita eta erraza dela dirudi: diplomak, argazkiak eta
irribarreak. Baina, zer dago horren atzean? Azken hilabeteetan nire eskolako graduazioa
antolatzen ibili naiz, prozesu hau guztia grabatzen eta dokumentatzen dudan bitartean. Egun
gutxi falta dira ekainaren 19rako, eta atzera begiratzean, bidaia hau gogorra bezain dibertigarria
izan dela konturatu naiz.
Hona hemen nire webguneko atal berri honetan partekatu nahi dudan ikaskuntza:
1. Aurkezpenetik Ekintzara
Dena ideia batekin hasi zen. Hasierako bideoetan ikusi zenuten bezala, erronka onartu nuen
nire burua probatzeko. Irakasle baten eta bion artean 100 pertsonarentzako ekitaldia kudeatzea
ez da nolanahiko gauza. Hasieran erraza zirudiena, berehala bihurtu zen puzzle handi bat.
2. Espazioaren Kudeaketa eta Logistika
Graduazio batean espazioa nola banatu funtsezkoa da. Non eseriko dira ikasleak? Non
senideak? Nondik sartuko dira? Galdera horiek erantzuteak gertaeren kudeaketari buruzko
ikuspegi berria eman dit. 200 gonbidatu gehiago izateak (ikasle bakoitzeko bi) logistika zorrotza
eskatzen du.
3. Gonbidapenak eta Orla Eguna
Diseinua ez da soilik estetika, komunikazioa ere bada. Gonbidapenak kudeatzea eta orla
eguneko argazki saioa koordinatzea izan dira prozesuko une urdurienak. Xehetasun bakoitzak
balio du dena profesionala izan dadin.
4. Zer Ikasi Dut Benetan?
Prozesu honetan gauza asko ikasi ditut, baina hiru nabarmenduko nituzke:
● Ekitaldien Kudeaketa: Ez da soilik «zerbait antolatzea», jendearen fluxuak, denborak
eta baliabideak neurtzea baizik.
● Erresilientzia: Aitortu behar dizuegu: une batzuetan damutu egin naiz honetan sartu
izanaz. Zuzendaritzarekin kudeaketak egitea, arazoei aurre egitea… ez da beti erraza
izan. Baina gogortasun horrek irakatsi dit nola mantendu hotza presiopean.
● Gozamena Lanaldi Artean: Nahiz eta momentu gogorrak egon, izugarri disfrutatu dut.
Dokumentatzeak eta grabatzeak zentzua eman dio prozezuari.
Ondorioa, Ekainaren 19ari Begira
Oraindik ez dugu azken helmuga zeharkatu, baina dena bide onetik doala dirudi. Ikasitako
guztiak balio izan dit konturatzeko nire gaitasunez eta ekitaldi handi baten atzean dagoen lan
ikusezinaz.
Eskerrik asko prozesu honetan nire bideoak jarraitu dituzuen guztioi. Ekainaren 19an
ikusiko dugu emaitza!