DUALA EXPRESSIVE-N, MAKUSI-EITB

Amaia Rodriguez naiz, marketina eta publuziztate zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Expressive enpresan, Bilbon.

Nire eginkizunak hauek dira: EITBko Makusi proiekturako edukia sortzea, grabaziotik hasi, edizioan sakondu eta azken publikaziora arte. Horrez gain, jendaurreko ekitaldietan laguntza teknikoa ematea eta kudeaketa lanak egitea ere nire zereginen parte da, gehien bat eduki digitalaren arloan.

Ikasketak eta lana uztartzea erronka bat da, baina nire kasuan, azken urte hau bizitzako ikasgairik handiena izaten ari da. Teoria ondo dago, baina kameraren atzean egotea eta edizio-gelan orduak ematea da benetan irakasten dizuna. Makusi-n edukia sortzea prozesu dinamikoa da, eta egunero ikasten dut nola kontatu istorio bat eta nola zaindu kalitate teknikoa.

Lan hau ez da soilik ordenagailu baten aurrean egotea, enpresarekin batera hainbat ekitalditan parte hartu dut, sektorea barrutik ezagutuz eta networking-a eginez profesional handiekin.

Nire duala beste bost hilabetez luzatuko da, Expressive-n jaso dudan harrera bikaina izan da eta taldeko kide bat gehiago bezala sentiarazi naute, hori da gehien baloratzen dudana.

Gogorra da denbora kudeatzea grabatzea, editatzea, ikastea… baina emaitza ikustean, merezi duela konturatzen naiz!

makusi
makusi
dual