BILBO ETA BIZKAIA NIRE BEGIEKIN, TIKTOK-ETIK ZURE PLANERA

Guztioi pasatzen zaigu: asteburua iristen da eta ez dakigu nora joan bazkaltzera edo zer plan
ezberdin egin. Horregatik hasi nintzen TikTok-en nire txoko gogokoenak partekatzen. Nire
asmoa erraza da: Bilbo eta inguruko altxorrak erakustea, zuk zuzenean gorde eta erabili
ditzazun.

1. Zergatik Maite Dugu Gomendioak Irakurtzea?
Gaur egun, jatetxe batera joan aurretik denok begiratzen ditugu iritziak. Baina TikTok-en bidez,
esperientzia hori hurbilagoa da. «Hau jan dut eta hau iruditu zait» esatea da gakoa. Nire
profilean, benetako iritziak aurkituko dituzu, postureo gutxi eta zapore handia.

2. Nire «Top» Zerrenda: Zer Aurkituko Duzu?
Nire gomendioak hiru zutabe nagusitan banatzen dira:
● Gastronomia: Bilboko taberna klasikoetatik hasi eta Bizkaiko txoko ezkutuetan dauden
jatetxe berezietaraino. Pintxo onenaren bila edo afari berezi baterako tokiaren bila
bazabiltza, hemen duzu erantzuna.
● Egun bateko planak: Ez da bakarrik jatea. Bizkaian mendia, ría eta itsasoa ditugu.
TikTok-en proposatzen dizkizuedan ibilbideak egun oso bat aprobetxatzeko pentsatuta
daude.
● Ezkutuko altxorrak: Denok ezagutzen dugu Guggenheim, baina zer gertatzen da herri
txikietako behatoki edo ibilbide ezezagunekin? Horiek dira nire gustukoenak!

3. Komunitatearen Indarra
Harrigarria da ikustea nola jendeak bideoak gordetzen dituen eta gero mezuak bidaltzen
dizkidan: «Gaur joan gara gomendatu duzun tokira eta itzela izan da!». Horrek ematen dio
zentzua lan guzti honi.

  • Nire aholkua, ez gelditu etxean!
    Bilbok eta gure lurraldeak eskaintza infinitua dute. Nire artikulu eta bideoekin, bide hori erraztu
    nahi dizut. Beraz, badakizu: begiratu, gorde eta disfrutatu!